Home / Osasuna eta Emakumea

Osasuna eta Emakumea

“Urrats Moreak” emakumeon III. martxak Garamillua mendia koroatuko du eta emakume mendizale bat irudikatzen duen postontzi more bat jarriko du

Ezkerraldeko eta Meatzaldeko emakumeak berriro ikusgarri egingo dira Urrats Moreak, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko emakumeen mendi martxaren hirugarren edizioari esker. Ekimena maiatzaren 25ean, larunbatean, izango da, Emakumeen Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta (maiatzaren 28a). Egun hori oso lotuta dago martxa honen helburuarekin: emakumeek osasunerako duten eskubidea aldarrikatzea, osasun fisikoaz gain, ingurune afektibo, erlazional eta ingurumen osasungarrirako emakumeek duten eskubidea barne hartzen …

Read More »

URRATS MOREAK: EZKERRALDEKO ETA MEATZALDEKO EMAKUMEEN II. MENDI MARTXA

Igandean, ekainak 4, Urrats Moreak egingo da: Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Emakumeen II. Mendi Martxa. Maiatzaren 28arekin, Emakumeen Osasunaren Nazioarteko Egunarekin, lotutako martxa honek emakumeek osasunerako duten eskubidea aldarrikatu nahi du, kontzeptu zabal gisa ulertuta, osasun fisikoaz gain, emakumeek ingurune afektibo, erlazional eta ingurumen osasungarria izateko duten eskubidea barne hartzen duena. Aurten, Abanto-Zierbena, Barakaldo, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi eta Sestao udalerriek …

Read More »

NAGUSIEN ERORIKOAK SAIHESTU

NAGUSIEN ERORIKOAK SAIHESTU Portugaleteko Udalak, Portu Kirolak, Osakidetzako Buenavista eta Repelega Osasun Zentroek eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, haiek guztiak OSASUNSAREA PORTUGALETEko kideak, adineko pertsonen erorikoak saihesteko tailer bat antolatu dute. Lehenengo saioa azaroaren 14an, San Roque Gizarte Zentroan, goizeko 10:30etan gertatuko da. Bigarrena, saio praktikoa, azaroaren 16an garatuko da, lehen aipatutako bai leku bai ordutegi berean. Biontzako sarrera doakoa …

Read More »

Hitzaldia Hypatia: Nola esan ezetz. Mugak jartzea bizitza osasungarri baterako

Hitzaldia: Nola esan ezetz. Mugak jartzea bizitza osasungarri baterako 2016ko apirilaren 14a, osteguna 17:30 Santa Klara kulturtegia, Portugalete Historia eta generoen eraikuntza kulturalaren ondorioz, emakumeak sufritzen egonik ere, isil-isilik egon behar izan dute euren ezinegona adierazi ezinik, gogaikarritzat hartuko zituztelakoan. Tamalez, emakume askok ataza gehiegi hartzeak euren osasunari erasaten dio. Itxura batera, debekatuta dago ezetz esatea. Horren karietara, emakumeak isildu …

Read More »

#Hypatia Emakumearen Osasunari buruzko Mintegia. Portugaleteko emakumeek halaxe ikusten dute

Emakumearen Osasunaren mintegiari buruzko txostena eginda dago. Dakizuenez, Hypatiaren jarduketen barruan egin genuen mintegi hori. Txostenean, lantegian parte hartu zuten emakume portugaletetarren iritziak irakurtzeko aukera izango duzue. Egia esan, emakumeek berek azaldu zuten haien osasunari nola eragiten dioten hainbat arlok, besteak beste, osasungintzako arretak, lan egoerak eta heziketa afektibo-sexualak. Horiek horrela, euren ikuskera eman ziguten. Ondoren, osasuna hobetzeko 16 proposamen …

Read More »

Emakumearen Osasunari buruzko Mintegia. Emakumeen osasun arriskuak

Aurkezpena Garai historiko hauetan lekuko gara emakumeen eskubideek tamalez atzera egiten dutela apurka-apurka. Izan ere, horrek eragin zuzena du emakumeen osasunean, gizartea oraindik orain ohartu gabe dagoelarik emakumeen lanaren garrantziaz. Batetik, ekonomiaren krisiak ekarri du berekin osasungintzako inbertsioak nabarmen murriztea. Hori dela eta, emakumeak artatzeko bitartekoak ere eskastu egin dira. Osakidetzan berrikusketa ginekologikoak, aurrezaintzari begirakoak, kendu egin dituzte; horra hor …

Read More »

MENDEKOTASUNA AURREZAINTZEKO JARDUNALDIAK

Lehen eguna 17:00-19:00 ZER EGIN DEZAKEGU BARRUTIK HOBETO EGOTEKO? Hainbat iradokizun, jarraibide eta ariketa gizon eta emakumeen gernu-ihesaren arazoei aurre egiteko. Bigarren eguna 17:00-19:00 SABELALDEKO GIMNASIA HIPOPRESIBOAREN LANTEGIA. Zer da? Zertarako balio du? Nola egiten da? Horrelako gimnasia-ariketak oso onuragarriak dira, besteak beste, hesteak mugiarazteko, bizkarreko minak arintzeko, zangoak ez puzteko, gernu-ihesa aurrezaindu eta hobetzeko eta gerri-aldea ere argaltzeko. Hizlaria: LEYRE ALONSO. Fisioterapeuta eta aditua fisioterapia uroginekologikoan, obstetrizian …

Read More »

(Castellano) Gran Fiesta del deporte para mayores en Portugalete

Gran Fiesta del deporte para mayores en Portugalete

Barka, baina sarrera hau hizkuntza hauetan dago soilik: Castellano.

Read More »

Tokiko eta Eskualdeetako Gobernuen Parisko Agenda Globala, Emakumeen eta Gizonen Tokiko Bizitzako Berdintasunerako

Geuk, tokiko emakume eta gizon hautetsiok, 2013ko urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean Parisen bilduta, gizartearen eremu guztietako hainbat emakume eta gizonekin batera, Paris Hiriaren eta HTGBren Genero Berdintasunerako Batzorde Iraunkorraren ekimenez, HTGBren Eskualde Sailen laguntzarekin eta NBE Emakumeak-en sostenguarekin (Nazio batuen Erakundea Genero Berdintasunerako eta Emakumeen Ahalduntzerako). 1. Gogoan izanda emakumeek jarraitzen dutela ordezkaritza mugatua izaten bizitza politiko, ekonomiko eta …

Read More »