Portugaleteko Udalaren Berdintasunerako Batzorde Mistoak oniritzia eman dio Andre-Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko IV. Planaren zirriborroari (1015-2019)-
Zirriborro horretara iritsi gara bide parte-hartzaile eta irekia eginda, zeinetan mota guztietako tresnak erabili baititugu; hala nola, elkarrizketak, word café, hainbat galdetegi etxean, portuigualdad webgunean eta kalean, etab. Horren emaitza gisara 500 ekarpen inguru eskuratu ditugu eta oinarri gisa hartu ditugu planaren helburuak ezartzeko.
Halarik ere, maiatzean plana onetsi baino lehen, azken hausnarketa egin nahi dugunez, jendaurrean jarriko dugu berriro zirriborroa apirilaren 17a arte, mota guztietako ekarpenak eta iradokizunak jasotzeko.