Home / Berdintasunerako emanaldiak / Berdintasunaren aldeko Eskuliburua. Udalaren hizkuntza administratiboaren estilo-liburua v2016

Berdintasunaren aldeko Eskuliburua. Udalaren hizkuntza administratiboaren estilo-liburua v2016

Aurrekariak: Portugaleteko Udalak 2000. urtean ekin zion udalerrian estraineko aldiz burutu zen Aukera Berdintasunaren aldeko Planari. Plan honen jardueretako aurrena Berdintasunaren aldeko Eskuliburua. Udalaren hizkuntza administratiboaren estilo-liburua prestatzea zen. Aurreneko eskuliburua 2002an argitaratuta, berriro kaleratuko dugu orain, haintbat zuzenketa eta gehiketa egin ostean.

Hizkuntzaren garrantzia: Zergatik uste izan dugu hizkuntza horren garrantzizkoa dela, plana hain zabala izanik? Hizkuntza errealitatearen agerpidea izateaz gain, errealitatea egin ere egiten du, eraiki eta sortu; halaber, pentsaera baldintzatzen digu, geure munduaren ikuskera marraztu egiten du eta aldatzen ere lagundu dezake.

Antzemandako erabilera horiek eta beste batzuk gehiago deskribatu ditugu eskuliburu honetan. Horien aldamenean, hainbat gogoeta labur ere eskaintzen dugu hizkuntza estereotipo sexistak saihesteko, kontuan hartuta, emakumeen aldarriak sexu bien rolak nabarmen aldatu dituenez gero, egungo errealitatearekin bat ez datozela. Proposatuko dugu, bada, nola saihestu estereotipook, helburu nagusia darabilgularik berdintasunaren aldeko hizkera zuzen eta komunikagarria (beraz, eraginkorra) lortu behar dugula geure hizkuntza ofizial bietan.

Aldaketa eta erresistentzia: Badakigu hizkuntzaren aldaketen kontra, eta are gehiago hizkera sexistari dagozkionen kontra, erresistentzia egin ohi dela. Hizkuntzaren aldaketez, oro har, esan behar dugu hizkuntza guztiak aldatzen direla, beti eta etengabe, ezina dutelako ez aldatzea. Gainera, aldatu, bilakatu eta egokitzen diren bitartean, sendotu egiten dira, indartu eta biziraupena bermatu. Aldatzen ez den hizkuntza hila da.

Hizkuntzaren gizarte erabileraz ari garelarik, beste alderdi bat da kontuan hartzekoa: hots, administrazioetako lanpostuak, eta are gehiago goi mailakoak, gizonezkoen esku egon ohi direla. Borrokatu behar dugun erresistentzia, beraz, urtetan egonkortu da, indartsu eta boteretsu egin da.

Administrazioaren ardura: Eskuliburuak, bada, Administrazioko hizkuntza idatzia du hizpide nagusi, Administrazioak lider eta aitzindari moduan jardun behar baitu aukera berdintasunari dagokionez eta, horren ondorioz, hizkera zaindua erabili behar baitu, denok kontuan hartzeko modukoa eta sentsibilizazioaren adierazgarri.

Hala ere, liburuxkako gomendioetako asko eguneroko hizkera mintzatuan ere erabil ditzakegu, hizkuntzaren erabilera ez formaletan, hain zuzen, horrelako erabilera laguntartekoak ere noizean behin agertzen baitira; esaterako, Administrazioaren webguneetan, gazteei begira ari garelarik edo herritarrei oro har, baina modu zuzenago batez, emozioak baliatuz eta formalitaterik gabe, hizkuntzaren funtzio deitzailea nabarmenduz.

 

Descargar (PDF, 6.92MB)

Versión 2016 [ES-EU]

© AYUNTAMIENTO DE PORTUGALETE. Aprobado en Junta de Gobierno Local de 22 de abril de 2016.

Check Also

2024KO MARTXOAREN 8RAKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Emakumeen nazioarteko egun honetan, bidezkoa da gure gizarteak historian zehar eraldaketa feministak eragin dituzten emakumeen …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *