Emakumeen Nazioarteko Eguna martxoaren 8an denez, Portugaleteko Udalak bat egiten du esparru publikoan nahiz pribatuan dagoen desberdintasun-egoera salatzeko hala gizarteak nola mugimendu feministek egiten dituzten aldarrikapenekin. Halaber, gonbidatzen zaituzte elkarretaratzera eta erakunde-adierazpena irakurtzeko ekitaldira. Martxoaren 9an (astelehena) 12:30ean egingo dugu udaletxeko arkupeetan.
Halaber, “Emakumeak: lanak eta egunak” izenburupeko erakusketaren inaugurazio-hitzaldira gonbidatzen zaituzte. Hitzaldia martxoaren 9an (astelehena) 18:30ean izango da Santa Klara kulturtegian.
Ekitaldi hauetara guztietara bertaratzea nahi genuke. Hala, elkarrekin joango gara eraikiz mundu berdinzaleago bat guztiontzat.