Home / AFEKTIBITATE ETA HAURRENTZAKO MASAJE LANTEGIA AITATXUEI BEGIRA

AFEKTIBITATE ETA HAURRENTZAKO MASAJE LANTEGIA AITATXUEI BEGIRA

Portugaleteko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak gonbidatu nahi zaituzte aitei begira aurki abiaraziko dugun haurrentzako masajeen lantegian parte hartzera.

Tailerrak Portugaleteko Udalaren dirulaguntza osoa du. Egun Covid-19ak eragindako osasun-egoera kontuan hartuta gomendatutako neurriak errespetatze aldera, aitak baino ezingo du parte hartu.

Haurrentzako masajea oso onuragarria da hala haurrentzat nola gurasoentzat, baina, horretaz gain, gure asmoa da gizonezkoek konpromisoa hartu eta zeregin aktiboa izan dezaten seme-alaben eguneroko zaingoan, horrela haiekin batera gozatzen ikasiko baitute, lotura afektiboa sendotuko baitute eta inguru zoriontsuagoa lortuko baitute etxean. Berebat,familia-arduren berdintasunezko banaketa handiagoa sustatuko dugu.

Interesik baduzu, beraz, zatoz informazio-saio batera. Apirilaren 24an 11:30ean egingo dugu, San Roke gizarte etxean. Izena emateko bidal ezazu mezu elektroniko bat bienestar@portugalete.org helbidera izena, abizenak eta telefonoa adierazita apirilaren 21a baino lehen. Hori horrela, edukierari dagozkion baldintzak errespetatuko dira eta hala badagokio, beste interesdun batzuentzako saioak antolatuko ditugu.

Eskatzen dizuegu, mesedez, informazio-saiora haurrarekin ez joateko. Bertan, tailerrari buruzko informazio xehetuagoa (tokia, data eta ordua) emando da. Berebat, zuen galdera guztiei erantzungo diegu.

Descargar (PDF, 1.63MB)