Home / Berdintasunerako emanaldiak / HAURRENTZAKO AFEKTIBITATE ETA MASAJE LANTEGIA AITATXUEI BEGIRA

HAURRENTZAKO AFEKTIBITATE ETA MASAJE LANTEGIA AITATXUEI BEGIRA

image

image

Irailaren 24an egingo dugu 18:30ean San Roke gizarte etxean.

Hauxe da erantzukidetasuna:

Gizon eta emakumeen artean banatutako ardura, familiaren zaingoari eta etxeko lanari dagokienez. Bizikidetzaren funtsa nagusietako bat da.

Familia artean, batetik, erabakiak hartzearen, eta bestetik, familiakide guztien ongizaterako behar diren lan guztien plangintzaren ardura zeinak bere gain hartu eta banatzea.

Aitatxuen kontuak

Gizonezkook, gizonezko izateagatik tradizioz esleitu diguten zeregina aldatu behar dugu ezinbestez.

Etxeko lan zehatz batzuetan oso gutxitan hartzen dugu esku: arropa garbitu, hautsa kendu, zorua garbitu, bainugela garbitu edo arropa zabaltzea, oro har, emakumeen ardura dira. Apurka-apurka hasi behar gara gu ere horrelakoetan jarduten, eta aitatasunak berez dakartzan beste zeregin batzuetan ere bai: haurrei ibiltzen, hitz egiten, jaten irakatsi, haien higienea zaindu, etab. Horrela, seme-alabak zaintzeak ematen duen ordain afektiboa gozatuko dugu, errazago aurkituko dugu aita-betekizuna, sentituko dugu kapaz garela haurrak zaintzeko eta haien nahiei adi egoteko, geure senak eta elkarrekiko beharrizanak aurkituko ditugu eta, azkenik, horren guztiaren ondorioz, autoestimua sendotuko dugu, dudarik gabe.

Lantegi hau opari baten modukoa da, afektoen elikadura ematen die aita eta haurrari eta izan daiteke, halaber, seme edo alabarekin denbora luzeagoa emateko modu dibertigarri polita ere bai.

Haurrentzako masajea

Kultura askotan tradizioazkoa bada ere, Mendebaldean XX. mendeko azken hogeita hamar urteetan aurkitu genuen haurrentzako masajearen onura.

Haurraren lehenengo urteetan oso onuragarria da harreman afektiboa, haurraren garapen osoari begira, eta masajea seme-alabekiko harreman afektiboari ekiteko oso modu atsegingarri eta erraza da.

Aitatxuei begirako lantegi honen asmoa da haurrarekiko harremana eta komunikazioa sustatzea, jakin dakigularik, gizarte eta lan arrazoiak direla kausa, zail gertatu ohi zaizkiela gehienbat gizonezkoei.

Aitaren eta seme edo alabaren arteko lotura aberasten saiatuko gara, bada, oso giro lasaian, eta afektoen komunikazioa errazten, eta, horretarako, masajea erabiliko dugu, haurra txiki-txikia denetik.

Masajea oso atsegina da hala aita nola haurrentzat eta onura handiak dakartza koliko eta idorreriaren kontra eta psikomotrizitate eta nerbio-sistemaren garapenaren alde.
Gainera, aurten beste gai oinarrizko batzuk ere landuko ditugu (haurrekin lotura afektibo sendoa ezartzearen garrantzia, kasu) eta haurren sexualitatea ulertzeko nondik-norakoak ere eskainiko ditugu.

Informazio zabalagoa jaso nahi baduzu lantegiari buruz, zatoz informazio-saiora. Irailaren 24an egingo dugu 18:30ean San Roke gizarte etxean.

Gizarte Ongizate Saila
94 472 92 12
bienestar@portugalete.org

Check Also

2024KO MARTXOAREN 8RAKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Emakumeen nazioarteko egun honetan, bidezkoa da gure gizarteak historian zehar eraldaketa feministak eragin dituzten emakumeen …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *