Udalerrian berriki gertatutako eraso matxistaren aurrean, Portugaleteko Udalak, Berdintasun Batzorde Mistoaren bitartez, honako hauek adierazi nahi ditu:
1- Portugaleteko Udalak, eraso matxista hau dela kausa, bere gaitzespen eta arbuiorik gogorrena adierazten du eta, horrekin batera, laguntza eta elkartasuna eskaintzen die erasoa jasan duen emakumeari eta haren senideei.
2- Portugaleteko Udalak uste du sexu indarkeria Giza Eskubideen kontrako erasorik larriena dela eta emakume eta gizonen arteko egiturazko desberdintasunaren emaitza baino ez dela.
3- Portugaleteko Udalak herritarrei dei egiten die bere egiteko indarkeria onartezin honen kontrako borroka, erne iraun eta konpromisoa har dezatela jasaten duten emakumeei lagundu ahal izateko.
4- Portugaleteko Udalak konpromisoa hartzen du indarkeria matxistaren prebentzioan lanean jarraitzeko, horretarako emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko politikak ezarri eta garatuz. Hortaz gogoratu beharra dago guztiz ezinbestekoa dela adi egotea bereziki jai egunetan eta Udalak berak, herriko gizarte-eragileekin batera, horrexeri begirako kanpaina bat martxan jarri duela.
5- Portugaleteko Udalak herritarrei gogorarazi nahi die badirela baliabideak, emakumeak horrelako egoeratik irten daitezen. Hortaz, Eusko Jaurlaritzako biktimen arretarako telefonoa dago erabilgarri egunean 24 orduz: 900 840 111.
6- Portugaleteko Udalak dei egiten die herritarrei gaitzespena adierazteko elkarretaratzean parte hartzera. Bihar ostiralean, uztailak 24, egingo dugu 12:00etan Solar plazan.
Home / Berdintasunerako emanaldiak / Ostiralean, uztailak 24, 12:00etan, Solar plazan. Elkarretaratzea eraso matxisten aurka.
Tags víctimas violencia de género
Check Also
Ehunka parte-hartzaile “Urrats Moreak” Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Emakumeen II. Martxa arrakastatsuan
Ekainaren 4an antolatu zen “Urrats Moreak” Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Emakumeen II. Martxa. Ekimen honi hasiera …