
Tailerrean autoestimua eta autoezagutza landuko ditugu adierazpen sortzaile eta antzerki jokoaren bitartez. Sei saioetan zehar, ingurune seguru eta atseginean, emozioak modu autentikoan aztertu eta adierazi ahal izango ditugu, haien balio eta esanahi sozialetan arakatuz: zein emozio sentitzen dituzu zeure? Zenbat dituzu hor nonbait gordeta? Ukatu dizute bat edo beste? Galdera hauei zein beste askori erantzunez, eraginkortasunez komunikatzeko trebetasunak garatu eta geure buruarekin eta besteekin erlazionatzeko modu berriak ezagutuko ditugu psikodrama tresna gisa hartuta.
BIDERATZAILEA: Luz Kabiketa
EGUNAK : Astelehenak, 6 saio
- Apirilak 13, 20 eta 27 · Maiatzak 4, 11 eta 18
ORDUTEGIA ETA LEKUA: 18:00-20:00, Bidatzenean
HIZKUNTZA: Euskara



