
Tailer honetan emakumeen bizitzak, esperientziak eta jakintzak erdigunean jarriko ditugu, eta egunerokoa material artistiko bilakatuko dugu. Horretarako, geure artistaliburua egingo dugu, hau da, liburu-formatua sormenerako euskarri gisa erabiltzen duen eskuz egindako objektua. Liburu konbentzionalak ez bezala, ez da inprimatutakora mugatzen. Izan ere, irudiak, collageak, ilustrazioak, idazlanak, ehunak, argazkiak… edo guretzat esanguratsua den beste edozein elementu integratzen ditu.
Ez da beharrezkoa aldez aurretiko ezagutzarik, baizik eta, ikusezina ikusteko eta egunerokoa berrirudikatzeko gogoa besterik ez, tresna artistikoek eskaintzen dizkiguten baliabideetatik abiatuta.
BIDERATZAILEA: María Arriera
EGUNAK: Ostirala, 7 saio
- Otsailak 13, 20 eta 27 · Martxoak 6, 13, 20 eta 27
ORDUTEGIA ETA LEKUA: 10:00-12:00, Bidatzenean
HIZKUNTZA: Gaztelania



