Home / Violencia machista / EUDELen gaitzespena Irunen gertatutako emakumearen erailketaren aurrean

EUDELen gaitzespena Irunen gertatutako emakumearen erailketaren aurrean

EUDELek gaitzespenik irmoena azaldu nahi du Irunen izan zen emakumearen erailketaren aurrean, eta elkartasuna adierazten die biktimaren senideei eta hurbilekoei.

EUDEL-Berdinsareak gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa…), kasu honetan, familia-barruko indarkeriaren testuinguruan, emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.

2025eko otsailaren 6an

Check Also

El Ayuntamiento de Portugalete muestra su repulsa a la violencia machista y se adhiere a la declaración de Eudel para condenar el asesinato de una mujer en Bilbao

EUDEL-Asociación de Municipios Vascos muestra su más enérgica condena y repulsa ante el asesinato machista …

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *