Portugaleteko Udalaren Berdintasunaren Batzorde Mistoak oniritzia eman dio Andre-Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko V. Planaren zirriborroari (2020-2024).
Zirriborro horretara iritsi gara bide parte-hartzaile eta irekia eginda, zeinetan mota guztietako tresnak erabili baititugu; hala nola, elkarrizketak, etxeetara bidalitako galdetegiak eta portuigualdad webgunea. Hartara, ekarpen horiek guztiak oinarri izan dira planaren helburuak zehazteko xedez.
Halarik ere, martxoan plana onetsi baino lehen, azken hausnarketa egin nahi dugunez, JENDAURREAN jarriko dugu berriro zirriborroa urtarrilaren 13ra arte, mota guztietako ekarpenak eta iradokizunak jasotzeko.