Portugaleteko Udalak gaitzetsi nahi du iragan zen asteburuan herriko emakume bati eginiko erasoa. Herritarrak ere bultzatu nahi ditu Udalak genero indarkeriari ere arbuio egitera eta jarrera aktiboa izatera, emakumeenganako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraiki ahal izateko.
Asteburuan salatutako gertaerari dagokionez azaldu behar da Mikel Torres alkateak biktimari eskaintzen dio laguntza, jakinarazteko genero indarkeriak jotakoak artatzeko zerbitzu guztiak eskuragarri dituela bai udalean baita udaletik kanpo ere.
Halaber, Udalak gogorarazi nahi du emakumeen aurkako erasoak ez direla kasu bakanak, genero-indarkeriaren testuinguruan sartu behar baititugu. Izan ere, eraso horiek dira gure gizarteko emakume eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazgarri ankerrenak. Ildo horretatik, Udalak, III. Berdintasun Planarekin bat etorriz, ekintzabideak garatuko ditu denoi gogorarazteko eraso horien aurka irmoki jokatu behar dugula.
Azkenik, Udalak bat egin nahi du herriko emakumeen elkarteek erasoa gaitzesteko antolatzen dituzten ekitaldi guztiekin. Izan ere, elkarretaratze batera deitu dute bihar, urriak 15, asteazkenean, 20:00etan Carlos VII.aren etorbidean, metro irteeraren parean.
PSE-EE(PSOE), EAJ-PNV, BILDU, PP eta EB