Udalerrian berriki gertatutako eraso matxistaren aurrean, Portugaleteko Udalak, Berdintasun Batzorde Mistoaren bitartez, honako hauek adierazi nahi ditu:
1- Portugaleteko Udalak eta Berdintasun Batzorde Mistoan ordezkaritza duten elkarte eta entitate guztiek eraso matxista hau dela kausa, bere gaitzespen eta arbuiorik gogorrena adierazten dute eta, horrekin batera, laguntza eta elkartasuna eskaintzen diete erasoa jasan duen emakumeari eta haren senideei.
2- Portugaleteko Udalak uste du sexu indarkeria Giza Eskubideen kontrako erasorik larriena dela eta emakume eta gizonen arteko egiturazko desberdintasunaren emaitza baino ez dela.
3- Portugaleteko Udalak herritarrei dei egiten die bere egiteko indarkeria matxista onartezin honen kontrako borroka eta erne iraun eta konpromisoa har dezatela jasaten duten emakumeei lagundu ahal izateko.
4- Portugaleteko Udalak konpromisoa hartzen du indarkeria matxistaren prebentzioan lanean jarraitzeko, horretarako emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko politikak ezarri eta garatuz. Hortaz, herritarrei gogorarazi nahi die guztiz ezinbestekoa dela adi egotea bereziki jai egunetan eta Udalak berak, herriko gizarte eragileekin batera, horrexeri begirako kanpaina bat martxan jarri duela.
5- Portugaleteko Udalak herritarrei gogorarazi nahi die badirela baliabideak, emakumeak horrelako egoeratik irten daitezen. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako biktimen arretarako telefonoa dago erabilgarri egunean 24 orduz: 900 840 111. Halaber, erasorik jasan duten emakumeek 112 larrialdietako telefonora ere dei dezakete.
6- Portugaleteko Udalak bat egiten du Portugaleteko mugimendu feministak gaitzespena adierazteko deitu duen elkarretaratzearekin. Bihar, ostegunean, abuztuak 25, egingo dugu 20:00etan Carlos VII. aren etorbidean, metroaren geltokiaren aldamenean.
Testu hori Portugaleteko Udalaren Berdintasun Batzorde Mistoak onetsi du 2016ko abuztuaren 25ean egindako ezohiko bilkuran.
Batzorde Mistoko kideak dira herriko emakumeen eta gazteen elkarteak, kultur eta gizarte elkarteak, mugimendu feminista, ikastegiak, guraso elkarteak, udaletxean ordezkaritza duten sindikatuak eta alderdi politikoak, udal sailetako hainbat teknikari, presidentea eta idazkaria.