Home / Berdintasun Jardunaldiak / Portugaleteko XXIII. Berdintasun Jardunaldiek arrakasta berretsi dute feminismoak aurrera egiteko foro giltzarri gisara 550 lagun baino gehiagok izena emanda

Portugaleteko XXIII. Berdintasun Jardunaldiek arrakasta berretsi dute feminismoak aurrera egiteko foro giltzarri gisara 550 lagun baino gehiagok izena emanda

Plaza guztiak beterik eta 550 lagun baino gehiagok izena emanda edo itxaronzerrendan, Portugaleteko XXIII. Berdintasun Jardunaldiak egin ziren urriaren 18an eta 19an, eta arrakasta berretsi zuren, feminismoaren aurrerapenerako eta gizarte-eztabaidarako ezinbesteko foro gisara. Ekitaldiaren garrantzia ordezkaritza instituzional nabarmen batek indartu zuen, María José Blanco Portugaleteko alkatea, Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria, Trinidad L. Vicente Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako zuzendari nagusia eta Ana Isabel Sordo Portugaleteko Berdintasun zinegotzia bertan izan zirelarik.

Bere hitzaldian, Blanco alkateak Bidatzenea, Portugaleteko Emakume Guztien Etxea, zabaldu izanaren garrantzia azpimarratu zuen, udalerriko historia feministaren mugarririk garrantzitsuenetakotzat jo baitzuen, “erakundearen eta emakume jarrilleroen artean elkarlanean eraikitako gunea” izanik eta “aldaketa soziala bultzatzeko funtsezko tresna”. Alkateak “hogeita bost urte baino gehiagoan Portugalete herri berdinzaleagoa eta bidezkoagoa izan dadin lagundu dutenen konpromisoa eta dedikazioa” goraipatu zituen, eta “indarkeria matxista eta hori gutxiesten edo ukatzen duten jarrerak desagerrarazi arte, atsedenik gabe lanean jarraitzeko” borondatea berretsi zuen.

Bi hitzaldi eta mahai-inguru bat lehenengo egunean

Ana Bernal-Triviño, kontu konplexuei begirada kritiko batekin heltzeko duen gaitasunagatik, iraultza feministari ekarpen handiena egin dioten kazetarietako bat, irmo aritu zen hasierako hitzaldian eta feminismoaren aldeko deia egin zuen, negazionismo gero eta handiagoaren aurka premiaz jardun dezagun. “Lasterketa negazionista hasi berria da, eta informazioa izango da gure funtsezko tresna eraso hori geldiarazteko”, nabarmendu zuen. Bernalek egungo egoeraren larritasuna ere aipatu zuen, “egunero indarkeria matxistaren kasuak epaitzen diren arren, hedabideek biktimen portaeran jarraitzen baitute arreta jartzen eta 70eko hamarkadako berezko narratiba matxistak betikotzen baitituzte”. Era berean, ohartarazi zuen hainbat emakumek, politikan zein kulturan, indartu egiten dutela diskurtso erreakzionario horiek, antigeneroaren aurkako finantzaketa oparo batek babestuta.

Zúa Méndez eta Teresa Lozanoren Towanda Rebels aktibista bikoteak zuzen-zuzen aritu ziren sare sozialetan emakumeen gorputza merkantilizatzeaz, eta emakumeak rol matxistak indartzen dituzten edertasun-erakusleihoetara bultzatutzen direla salatu zuten. TikTok eta Instagram plataformek sustatzen duten kosifikazioa kritikatu zuten, eta intimitatea “prostituitzeko” arriskuaz ohartarazi OnlyFans plataformaren bidez, non sentsualitatea salgai baitago. Eman zituzten datuen arabera, plataforma horretan edukia sortzen dutenen % 97 emakumeak dira, eta kontsumitzaileak, berriz, gizonak; beraz, “etorkizuneko putazaleen eskaera normalizatzen duen estrategia patriarkala da”. Towanda Rebelsen ustez, “sare sozialek emakumeen gaineko presioa indartzen dute eskakizun estetikoak bete ditzaten, gizonek lidergoa eta kontrola mantentzen duten bitartean”.

Emakumeen etxeen zereginari eta autoantolaketa komunitarioko esperientziei buruzko mahai-inguruak agerian utzi zuen espazio horiek aldaketa sozial eta politikorako eragile gisa duten garrantzia. Luciana Alfaro (Euskal Herriko sare feminista eta arrazismoaren aurkakoa), Edurne Pujana eta Elena Rincon (Donostiako Emakumeen Etxea) eta Nunci Gómez eta Itsaso Palacio (Bidatzenea, Portugaleteko Emakumeen Etxea) argi eta garbi mintzatu ziren: “emakumeen etxeak funtsezkoak direla laguntza-sareak sortzeko, ahalduntzeko eta komunitatea eraldatzeko”. Espazio inklusiboak, intersekzionalak eta iraunkorrak eraikitzeak dakartzan erronkei heldu zieten, eta egitura formalak eta informalak konbinatzen dituzten estrategien beharra onartu zuten, epe luzera izango duten eragina bermatzeko. Nabarmendu zuten, halaber, horrelako guneak ilusioak eta konpromisoak bultzatu arren, funtsezkoa dela babes politikoa eta baliabide ekonomikoak izatea aktibo eta garrantzitsu izango badira. Arraza-, klase- eta genero-oztopoei buruzko begirada kritikoa erabiliz, hizlariek “aniztasuna hartzeaz gain, aniztasuna iraunarazten duten egiturazko desberdintasunei aurre egingo dieten espazioak eraikitzeko” lan kolektiboa egiteko deia egin zuten.

Hiru mintegi albiderekok gizartearen aldetari begirako giltzarri feministak jorratu zituzten

Jardunaldiak Noemí Pastor Portugaleteko Berdintasunerako Batzorde Mistoko kideak, moderatu zituen eta urriaren 19an (larunbata) amaitu ziren, hiru mintegi eginda.

Delicia Aguado ikertzaile feministak “Ikusentzunezko fikzioaren zeregina bortxaketaren kulturaren produkzioan eta erreprodukzioan” izeneko mintegian, zinemak eta telebistak emakumeen aurkako sexu-indarkeria nola normalizatu eta hutsaldu duten aztertu zuen. Aguadok adierazi zuen ekoizpen horietako askok erasotzaileak justifikatzen dituzten eta biktimei errua botatzen dieten mitoak indartzen dituztela. Gainera, “kontsentimenduaren kultura” bultzatzeko beharra nabarmendu zuen, estereotipo tradizionalak hautsi eta askotariko harremanak eta sexualitateak aurkezten dituzten narratiben bidez. Era berean, ikus-entzunezko emanaldiek iruditeria horiek betikotzeko edo eraldatzeko duten funtsezko zeregina nabarmendu zuen.

Nahia Intxausti Iñurri elkartekoak minbizia ikuspegi feministatik jorratzearen garrantzia defendatu zuen “Minbizia ikuspegi feministatik: bizipenak eta esanahiak” euskarazko mintegian. Mintegiak hiru ardatz nagusi izan zituen: sistema zisheteropatriarkalak genero eta zaintza roletan duen eragina, sistema biomedikoak emakumeen gorputzetan eragindako indarkeria eta presio estetikoen aurkako erresistentzia. Intxaustik “minbiziaren merkantilizazioa hausteko esperientzia onkologikoen aniztasuna ikusarazteko” beharra nabermendu zuen, eta arreta mediko inklusiboago eta begirunetsuago baten alde egin zuen.

Norma Vázquez psikoterapeuta feministak, “Sexu-indarkeria: testuinguru-azterketa eta esku-hartzerako gakoak” mintegian, sexu-erasoetatik eratorritako traumaren azterketa zehatza eskaini zuen, eta nabarmendu egin zuen gertaera bera ez dela traumatikoa, baina emakume bakoitzaren psikean kokatzen den modua, ordea, bai. Vázquez andreak esku-hartze terapeutikoaren konplexutasuna ere aipatu zuen, hainbat faktoreren arabera pertsonalizatu behar baita, hala nola testuinguru sozialaren, ingurunearen erantzunaren eta prozesu judizialaren arabera, askotan atzerañabardurak eragiten baititu. Gainera, emakumeen gorputzaren ikuspegi patriarkala aldatzeko eskatu zuen, guztiz beharrezkoa izanik gizonek emakumeekin harremanak izateko modua berriz aztertzea eta emakumeok babesteko nozio tradizionalari aurre egitea.

Check Also

XXII JORNADAS DE IGUALDAD DE PORTUGALETE 2023

XXII JORNADAS DE IGUALDAD DE PORTUGALETE 2023

MABEL LOZANO, OLGA VIZA, YAYO HERRERO ETA TOWANDA REBELS IZANGO DITUGU, BESTEAK BESTE, PORTUGALETEKO XXII. …