Emakundek-Emakumearen Euskal Institutuak Mungian gertatutako emakume baten heriotzaren aurrean, bere gaitsezpena eta salaketa azaldu ditu. Emakundek hiritarrei deia egiten die emakumeen kontrako indarkeria salatu dezaten, jarrera aktiboa izan dezaten emakumeen kontrako edonolako jarrera iraingarrien aurrean inolako tolerantziarik ez onartzeko, eta gogoratu du era honetako indarkeria emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena dela. Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, bihar Mungian egingo den kontzentrazioan parte hartuko du eta dei egiten die hiritarrei antolatzen diren kontzentrazioetan parte hartzeko. Gizarte osoaren inplikazioarekin bakarrik eta emakume eta gizonen berdintasuna lortzeko behar den balio aldaketekin lortuko da, Emakunderen iritziz, egun batean emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzea.
Tags víctimas violencia violencia de género
Check Also
Hitzaldia Hypatia: Nerabeen arteko bikote-harremanetan genero-indarkeria prebenitzea
Hitzaldia: Nerabeen arteko bikote-harremanetan genero-indarkeria prebenitzea 2016ko ekainaren 15a, asteazkena 19:00 Santa Klara, Portugalete Nerabezaroko …