PORTUGALETEKO UDALAK EMAKUMEEN HILKETAK GAITZETSI NAHI DITU Portugaleteko Udalak emakumeen hilketen erabateko gaitzespena egiten du eta heritarrei deia egiten die emakumeen kontrako indarkeria salatu dezaten eta jarrera aktiboa izan dezaten emakumeen kontrako edonolako jarrera iraingarrien aurrean, inolako tolerantziarik gabe. Gogoratu nahi du era honetako indarkeria emakume eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena dela. Gizarte osoaren inplikazioarekin eta emakume eta gizonen berdintasuna lortzeko behar den balio aldaketekin bakarrik lortuko da egun batean emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzea. Halaber bat egin nahi du Leyre Rodríguez andrearen hilketa, Bilbon gertatutakoa, gaitzesteko ekitaldi guztiekin eta bereziki eduki nahi ditu gogoan uda lazgarri honetan indarkeria sexista dela kausa hildako emakume eta haur guztiak.
