EMAKUME ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNERAKO V.PLANA. PORTUGALETE (2020-2024)
Portugaleteko herritarrok:
Hilabete hauetan 2020-2024 urteetarako Berdintasun Plan berriaren prestaketan dihardugu, gure herria bizikidetzaren eredu izatea nahi baitugu, andre eta gizonen arteko berdintasunaren erakusgarri, hain zuzen ere.
Hori dela eta, zuen iritziak, iradokizunak eta proposamenak ezagutu nahi ditugu, eguneroko bizimoduaren edozein arlotakoak direlarik ere. Izan ere, horiek guztiak lagungarri gerta dakizkiguke, zuen beharrizanetara egokitutako plana egingo badugu.
Beraz, eskuorria betetzera animatu nahi zaituztet. Behin beteta, udaletxera bidal dezakezue edo, bestela, eraman ezazue geroago aipatuko ditugun tokietara.
Aldez aurretik eskerrak emanda, har ezazue agur bero bat.
Mikel Torres
Alkatea
ESKUORRIAK AURKEZTEKO TOKIAK ETA EPEA
Eskuorria urriaren 20a baino lehen, tokiotan aurkez dezakezue: Gizarte Ongizate Saila, Gizarte-Etxeak, Herritarren Arretarako Bulegoa , Pando Aisia, Udal Liburutegia, Santa Klara kulturtegia. Webgune hauen bitartez ere bidal dezakezue: www.portuigualdad.com; www.portugalete.org y www.portugaleteon.org.
ANDRE ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNAREN ALDEKO V. UDAL PLANA
(2020-2024)
Zer egingo dugu?
Aztertuko dugu ea hobera egin dugun herriko andre eta gizonen arteko berdintasunaren eremuan, segurtasunean, enpleguan, parte-hartzean, kirol-azpiegituretan eta kulturan, besteak beste. Orobat, jakin nahi dugu zer ez dugun oraindik lortu eta hori guztia nola bihurtu proposamen, datozen urteotan horiek guztiak abian jartzeko xedez. Azterlan honek bi atal hauek izango ditu: batetik, herritarrak eta bestetik, Udala bera eta bere kudeaketa.
Zertarako?
Azken helburua da lan-plangintza bat prestatzea, lortu beharrekoak eta datozen lau urteotarako jardunbideak zehaztuta. Azken batean, nahi dugu andre eta gizonen arteko berdintasuna Portugaleteren identitate-ikurra izan dadin.
Eta nola?
Gai honetaz informazio garrantzitsua duten zenbait laguni elkarrizketak egingo dizkiegu. Elkarrizketatuak herriko jendea eta udaletxeko langileak izango dira. Halaber, informazioa herritarrengandik eurengandik jasotzeko, jarduerok antolatuko ditugu: etxera bidalitako eskuorria, Berdintasunerako Batzorde Mistoa, datuen azterketa eta munta handiko azterlanak eta udal sailetarako lan-fitxak.
Eta horretarako, zure iritzia ematea nahi genuke.
ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK