Atsegin handiz iragartzen dugu Portugaleteko Berdintasun Jardunaldien XVIII. edizioa abian dagoela. Azaroaren 15 eta 16an Santa Klara kulturtegian egingo ditugu eta gurekin egotea nahi genuke.
“Emakumeen arteko sareak eta aliantzak. Igarotzeko eta lotzeko guneak” izenburupeko topaketa honek bi alderdi hauexek landuko ditu: batetik, emakumeen artean sareak eraikitzea bai politika publikoetan bai gainerako gizarte- eta kultura-esparruetan eragina izateko eta ekintza zehatzak mahairatzeko, eta bestetik, elkar ezagutzeko tokiak izatea, harreman positiboak egiteko baita xede jakin bati begira antolatzeko ere. Hamabigarren edizio honetan, jardunaldiak bi egun bereizitan antolatu ditugu:
Azaroaren 15ean (ostirala) herritarrentzat irekitako saio bat dugu. Bertan, generoan aipu oneko hizlariak eta adituak izango ditugu hizlari, hala nola Pilar Pérez-Fuentes, Alicia Suso, Patricia Martínez, Delicia Aguado edo Zuriñe Rodríguez. Haiekin ikuspuntu feministaz eraldaketa sozialari begira sareak, aliantzak eta bilguneak eraikitzearen garrantziaz eztabaidatuko dugu.
Azaroaren 16an (larunbata), aldiz, berdintasunaren eta emakumeen aldeko Portugaleteko kolektiboei beren-beregi zuzendutako saio bat izango dugu. Hain zuzen, haiei gonbit egiten zaie herrian balizko emakumeen etxe batez gogoeta egiteko. Adimen kolektiboaren ariketaren aurretik, martxan dauden hiru etxeren jardunak eta esperientziak ezagutuko ditugu. Etxeak honako hauek dira: Marienea (Basaurikoa), Mujeres del Mundo (Bilbokoa) eta Emakumen Etxea (Ermua).
OHARRA
Berdintasunaren aldeko kolektibo baten kidea bazara edo Portugaleten bizi den emakume bat bazara, animatu nahi zaitugu bost galdera erraz hauei erantzutera jakiteko nola irudikatzen duzun Portugaleten Emakumeen Etxe bat. Beste pertsona batzuen erantzunak ikusiko dituzu, hemen sakatuz gero,
Ez galdu ezer. Jarraitu sare sozialetan eta mintzatu gurekin #PortuIgualdad traolean.
Zu etortzea espero dugu!