Home / Berdintasuna / Murchanten (Nafarroa) gertatutako gasteiztar emakumearen hilketa matxistaren aurrean gaitzesteko adierazpena

Murchanten (Nafarroa) gertatutako gasteiztar emakumearen hilketa matxistaren aurrean gaitzesteko adierazpena

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak bere gaitzespen irmoena azaldu du Nafarroako Murchante udalerrian gertatutako Gasteizko emakumeren hilketa matxistaren aurrean. EUDELek elkartasuna adierazten die biktimaren senideei eta  hurbilekoei.

EUDEL-Berdinsareak gogorarazten du heriotzek  emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria era guztietan   (psikologikoa, ekonomikoa,  fisikoa, sexuala, bikarioa…) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.

EUDELek bat egiten du Vitoria-Gasteizko Udalak deitu duen gaitzesteko elkarretaratzearekin. Elkarretaratzea gaur izango dela, 12:00etan, Udaletxearen aurreko plazan. Baita ere antola litezkeen gaitzespen-ekimen guztiekin bat egiten du.

Check Also

Portugaleteko Udalak arbuio egiten dio indarkeria matxistari eta, halaber, bat egiten du Eudelen adierazpenarekin, Bilbon gertatutako emakume baten hilketa gaitzesteko.

Adierazpena: EUDELek gaitzespenik irmoena azaldu nahi du Bilbon izan zen emakumearen hilketen aurrean, eta elkartasuna …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *