Portugaleteko Udalak, Berdintasunaren Batzorde Mistoaren bitartez DBHko ikasleei zuzenduriko topaketa belaunaldiarteko bat antolatu du helburu duelarik haiei lorpen profesionalen esperientzien berri ematea genero-ereduetatik harago. Topaketa hau martxoaren 26an egin dugu Juan Antonio Zunzunegui Institutuko ekitaldi-aretoan. Berdintasunaren Batzorde Mistoak prestatutako Portugaleteko Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunaren IV. Planaren erronketako bat balio-aldaketa da. Balio-aldaketa honek gizartearen ereduak eta estereotipoak aldatzea sustatzen du, …
Read More »Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Antolatutako jarduerak hauexek dira:
Azaroak 25 Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna Aurten ere Portugaleteko Udalak Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izanik, Berdintasunaren Batzorde Mistoaren bitartez jarduera ugari antolatu du, genero-berdintasuna erdiesteko aurrerapausoak emanik ere, desberdintasunak iraun badirauela eta arazo asko dakarrela adierazteko. Alta, arazo larriena, ezbairik gabe, indarkeria matxista da, era askotara islatzen baita, hala nola bazterkeria eta gutxiespena, jazarpen fisikoa eta …
Read More »Euskal erakundeek berdintasunean izango duten ibilbide orri berria onartu du Jaurlaritzak
Gobernu Kontseiluak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VII Plana onartu du gaur. VII. Planaren helburua, funtsean, esku hartzeko ildo eta jarraibideak zehaztea da, euskal herri-aginteek emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan izango duten jarduera zuzentzeko. VII. Berdintasun Plana Eusko Jaurlaritzaren XI Legegintzaldiko 15 Plan Estrategikoetako bat da eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezarritako lege-agindu bati erantzuten dio, zeinetan …
Read More »Jaietan eraso matxistak prebenitzeko eta sexu-harreman seguru eta onartuen aldeko kanpaina
Portugaleteko jai guztiak antolatzen diharduten Jai Batzordeek, elkarteek eta txosnek bat egiten dute Udalak aurtengo udan bultzatzen duen kanpainarekin eraso matxistei aurre egiteko xedez. Iaz San Rokeko jaietan ekimen arrakastatsu bat abian jarri genuela gogora ekarri behar dugu. Izan ere, jarduketa-protokoloaren barruan egonik jai-eremuko txosna guztietan abegi-guneak paratu genituen eraso sexistarik egonez gero biktimak artatzeko asmoz. Aurten, aldiz, ekimena uda …
Read More »“Indarkeria matxistaren alderdi anitz” XVII. Berdintasun Jardunaldiak
“Indarkeria matxistaren alderdi anitz” XVII. Berdintasun Jardunaldiak Portugaleteko Udalaren Berdintasun Batzorde Mistoak XVII. Berdintasun Jardunaldietara gonbidatzen zaituzte Apirilak 10 eta 11 TOKIA Santa Klara kulturtegia Casilda Iturrizar, 10 – Portugalete Egitaraua: Inskripzioa doan Plaza kopurua mugatua Izena emateko bide hauek dituzu Portugaleteko Udala. Solar plaza – 48920 Portugalete 94 472 92 12 bienestar@portugalete.org www.portuigualdad.com
Read More »MARTXOAREN 8a
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela eta, Portugaleteko Udalak bat egin nahi du gizarteak eta mugimendu feministek egiten dituzten aldarrikapenekin, asmoa delarik, batetik, lan eremuko desberdintasunak salatzea eta, bestetik, erantzukidetasunaren eta zeregin-banaketaren beharra nabarmentzea. Hori dela medio, zuek denok gonbidatu nahi zaituzte bihar, martxoak 8, 12:00etan udaletxe aurrean egingo dugun elkarretaratzera. Elkartzeaz gain, erakundearen manifestua irakurri ere egingo dugu. Horretaz …
Read More »EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA
SEME- ALABAK ZAINTZAEA. ARDURA KONTUA DA
Aitatxu agurgarri horiek: Portugaleteko Udaleko Gizarte Ongizate Sailak gonbidatu nahi zaituzte aitatxuei begira antolatu duen haurrentzako masajeen lantegian parte hartzera. Lantegia doakoa da guztiz. Parte hartu ahal izango dute amak, aitak eta haurrak edo, bestela, aitak eta haurrak bakarrik. Dakizuenez, masajea oso onurgarria da hala haurrentzat nola gurasoentzat, baina, horretaz gain, gure asmoa da gizonezkoek konpromisoa berenganatu eta zeregin aktiboa …
Read More »PRESTAKUNTA IKASTAROAK ZAINTZAILEENTZAT
ZEURE BURUA ZAINDU BESTEAK ZAINTZEKO Mendeko senitarte bat zaintzen hasten garenean askotan ez dakigu zaintza-lana epe luzerako zein laburrerako izango den. Izan ere, ez dakigu egun batzuetarako luzatuko den edo hilabeteak edo urteak eman beharko ditugun senitartea zaintzen. Mendeko senitarte bat zaintzeak ahalegin eta dedikazio handia eskatzen duela jakin behar dugu. Zeregin hori luzatzen denean estresa eta une txarrak pairatu …
Read More »Portugaleteko hirigintza diagnostikoan parte hartzeko JARRAIBIDEAK
Portugaleteko hirigintza diagnostikoan parte hartzeko JARRAIBIDEAK Noiz? Lehen lantegia apirilaren 26an egingo dugu 17:00etan Santa Klara kulturtegian. Bigarrena (8 ibilbide) maiatzaren 3tik 24ra; hainbat talde txiki egingo dugu eta eragileek ibilbide bat egingo dute. Hirugarren lantegia, azkenik, ekainaren 21ean egingo dugu 18:00etan Santa Klara kulturtegian. ENCUESTA PORTU EMAKUMEEN HERRIA INKESTA Galdetegi honek genero-ikuspegidun hirigintza-diagnostiko parte-hartzailean egingo ditugun lantegietarako ekarpenak …
Read More »