Gobernu Kontseiluak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VII Plana onartu du gaur. VII. Planaren helburua, funtsean, esku hartzeko ildo eta jarraibideak zehaztea da, euskal herri-aginteek emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan izango duten jarduera zuzentzeko. VII. Berdintasun Plana Eusko Jaurlaritzaren XI Legegintzaldiko 15 Plan Estrategikoetako bat da eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezarritako lege-agindu bati erantzuten dio, zeinetan zehazten den Legegintzaldi bakoitzaren hasieran Berdintasun Plan bat onartuko den.vii_plana_laburpena
