Bidatzeneako egitaraua Otsaila – Ekaina 2026
Iazko martxoaren 22a egun historikoa izan zen Portugaleten, egun horretan zabaldu baitzituen ateak Bidatzeneak. Bidatzenea udalerriko emakume guztientzako gune feminista da, eta ahalduntzearen sinboloa ere bai, genero-berdintasuna etengabeko erronka den mundu honetan.
Bidatzenea eraikin bat baino askoz gehiago da; bidaia baten emaitza nabarmena da, errealitate bihurtu den amets partekatu baten emaitza. Proiektua 2019an sortu zen, adin, kultura eta jatorri askotariko 40 emakume baino gehiagoko talde baten adoreari esker, feminismoarekiko konpromisoak elkartuta, feminismoa etorkizun bidezkoago baterantz aurrera egiteko eraldaketa-tresna delakoan.
Emakumeen etxeak oso harrera ona izan du portugaletetarren artean, batez ere emakumeen artean. Gaur egun, mila emakume baino gehiago daude izena emanda programazioari eta etxean gertatzen diren berrikuntzei buruzko informazioa jasotzeko.
Bidatzenea proiektu bizia da, dinamikoa, emakume guztien hazkundearekin eta ongizatearekin konprometitua. Horregatik, programazio-proposamena bada berriz ere askotarikoa eta zabala, emakumeen premia eta kezkei erantzun nahian.
Urritik abendura Bidatzeneak zortzi proposamen berri eta hainbat talde berri ere eskainiko ditueta, orain arte bezala, bi gune nagusi izango ditu: ahalduntze-eskola, batetik, eta ahalduntze-guneak, bestetik.
Ahalduntze-eskolak prestakuntza eta agentzia feministari begirako ikastaroak eskaintzen ditu, ahalduntze-prozesuak bultzatzen dituztenak.
Ahalduntze-guneetan emakumeek ikasi egiten dute eta dakitena partekatzen dute. Horrela, beren burua antolatzea sustatzen dute, sareak ehuntzeko eta elkarri laguntzeko, eta elkarrengandik ikasten dute. Zazpi talderekin ekingo diogu ikasturteari: hazkuntza eta edoskitzea, mendi-ibiliak, Berbalagun eta irakurketa feminista. Bidatzenean elkartzen dira, halaber, Loturak Emakumeok, Udalak hiru ediziotan bultzatutako proiektua, eta Bidatzeneako Txirigoterak, joan den ikasturtean gai horri buruz egindako tailer baten ondoren sortutako taldea.
Izena emateko epea urtarrilaren 31ra arte zabalik.
Otsailaren 2tik aurrera adieraziko dizugu izena eman duzun jardueran lekurik duzun ala ez
Programazioaz gain, gogoratu Portugaleteko emakumeen etxeak bestelako zerbitzu batzuk ere eskaintzen dituela:
- 1Aholkularitza juridikoa
- Liburutegi feminista eta liburuen mailegua
- Guneak erabilgarri
- Ordenagailuak
- Sareko proiektuetan kolaboratzeko eta beste proiektu batzuk garatzeko aukera
- Informazioa eta arreta, oro har
Azkenik, Portugaleteko guztiok, eta bereziki emakumeok, animatu nahi zaitugu gure jarraitzaile egiteko Bidatzenearen sare sozialetan, newsletterraren bitartez edo WhatsApp-en komunitatean, Bidatzenean zer gertatzen den une orotan jakin dezazuen, esan bezala, Bidatzenea etxe bizia delako eta bertan etengabe sortzen ditelako ekimen berriak, programatutakoez gain. Espero dugu hala programazioa nola ikasturte berria aurrekoak bezain arrakastatsuak izatea.






