Indarkeria matxistaren aurkako borroka Portugaleteko Udalaren berdintasun-politiken helburuetako bat da

Indarkeria matxista da emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpen muturrekoena eta gure gizarteak aurre egin behar dien arazo handienetako bat. Indarkeria matxistak emakume eta haurrengan dituen ondorioek larriki oztopatzen dute eskubide- eta aukeraberdintasuna lortzea.

Emakumeen aurkako indarkeria, hainbat modutan gauzatua, emakumeen osotasun fisiko eta moralaren aurkako erasoa da eta emakumeek gizaki gisa duten duintasunerako kalte larria. Beraz, emakumeen giza eskubideen urraketa larri baten aurrean gaude, arazo sozial handi baten aurrean, gure gizartean duen eragin handiagatik eta biktimengan sortzen dituen ondorio fisiko zein psikologiko larriengatik.

Indarkeria matxista guztioi dagokigu eta isilarazi ezineko giza eskubideen urraketa larria da. Sexu-genero sisteman oinarritutako diskriminazioaren eta desberdintasunen ondorioa izanik, desagerrarazteko ezinbestez egin beharko dugu aurrera lan-eremu askotan: sentsibilizazioa, prebentzioa, aintzatespena eta erantzunen egokitasuna, kasu.

Indarkeria matxisten aurkako kanala
Berdintasun jardunaldiak  (Laburpena)
Protokoloa: udal gizarte-zerbitzuen ekintzak 60 urtetik gorako emakumeen aurkako indarkeria matxistaren aurrean

60 urtetik gorako emakumeen aurkako indarkeria matxista detektatzeko tresna udal gizarte-zerbitzuetan.

Aurkezten dizuegu Portugaleteko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak Gizarte Aholkularitza 3. Arloaren laguntza teknikoarekin sortutako 60 urtetik gorako emakumeen aurkako indarkeria matxista detektatzeko tresna, udal gizarte-zerbitzuetan.
.