Berdintasun planak

Azken urteotan nazioartean, Europan, estatuan eta tokiko mailan ere lege eta arau juridiko anitz onetsi dute helburu dutelarik emakumeen eta gizonen berdintasunaren eskubidearen aintzatespen esplizitua.  Lege eta arauok Portugaleteko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Berdintasun Planei eta 2030 Estrategiari, gaur egun indarrean dagoenari, sostengu instituzional eta araubidezko aski zabala ematen diete

 

I.Berdintasun Plana ontzeko, Batzorde Misto bat eratu zen hari forma, jarraipena, aholkularitza emateko eta ebaluazioa egiteko xedez. Helburu behinena ahalik eta eragilerik gehien inplikatzea izan zen. Batzorde Mistoan hauexek guztiek parte hartu dute: udal langileek, talde politikoek, herriko elkarteetako ordezkariek eta emakumeen mugimenduak. I. Planaren indarraldia behin amaituta, II., III., IV. eta V. Planak burutu ziren baita Portugaleteko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategia ere, betiere metodologia parte-hartzaileari jarraikiz.

Berdintasunerako batzorde mistoa

Batzorde Mistoa kontsultarako eta herritarrek parte hartzeko organoa da, eta horretan udaleko langileek, talde politikoek, eta udalerriko elkarteetako eta emakumeen mugimenduko ordezkariek hartzen dute parte.

Hauek dira batzordearen funtsezko helburuak:

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-printzipioa bizitza pribatu eta publikoko eremu guztietan -Portugaleteko politikan, ekonomian, kulturan, lanean, hezkuntzan eta gizartean- gauzatzeko azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea.

Manual por la igualdad

Portugaleteko Udalak 2000. urtean erabaki zuen Emakume eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lehen Plana prestatzea. Jarduera asko barne biltzen zuen, besteak beste, administrazio-hizkerako berdintasun-estiloaren eskuliburua egitea.

Eskuliburua Udal Batzordeak landu eta onetsia izan zen 2002ko urtarrilean. Hartara, Udalaren hizkuntza idatziaren estilo arauzkoa bilakatu zen udal langileek bai emakumeei bai gizonei tratu linguistiko berdinzale berbera eman ziezaieten. 2016an eskuliburuaren berrikusketa egin zen hiztegi berria txertatzeko asmoz.

 

Portugaleten emakumeen aurkako indarkeria matxistaren eta eraso lgtbiq+fobikoen kasuetarako erakundeen arteko jarduera eta koordinaziorako protokoloa

Portugaleteko Udala etengabe ari da lanean indarkeria matxisten biktimak prebenitzeko, antzemateko eta artatzeko politikak eta protokoloak sortzeko, nazioarteko, estatuko eta erkidegoetako araudiekin bat etorriz. Hemen jasotzen diren protokoloak konpromiso horren erakusgarri dira, erakundeen arteko ahaleginak artikulatzea eta biktimen beharrei erantzun integrala eta egokia ematea bilatzen baitu.

Portugaleten emakumeen aurkako indarkeria matxistaren eta LGTBIQ+ eraso fobikoen kasuei arreta emateko erakundeen arteko jarduketa- eta koordinazio-protokolo hau egitea udalaren eta bertako langileen etengabeko hobekuntzarekiko interesari eta konpromisoari erantzuten dio. Horregatik, jarduera-esparru komun bat ezarri nahi du, indarkeria hori prebenitu, detektatu, artatu eta desagerrarazteko aukera emango duena, biktimei erantzun eraginkorra eta beren beharretara egokitua emango zaiela bermatuz.

Herramienta para la detección de la violencia machista a mujeres mayores de 60 años en los servicios sociales municipales

60 urtetik gorako emakumeen indarkeria matxista Gizarte Zerbitzuetan detektatzeko tresna Portugaleteko Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasunaren Sailak prestatutakoa da,  Área 3–Consultoría Social enpresaren laguntza teknikoarekin lankidetzan.

Tresna hau Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzak–Vidas Libres de Violencia Machista udal programaren barruan dago xede izanik 60 urtetik gorako emakume nagusiek pairatzen duten indarkeria matxistaren detekzioa eta arreta hobetzea. Halaber, barne hartzen ditu Portugaleteko Udalaren Gizarte Zerbitzuen Sailak protokolo bat prestatzea baita beste jarduketa batzuk egitea ere adin horretako kolektibo horren biktimak artatzeko xedez.

Estrategía 2030 para la igualdad de hombres y mujeres de Portugalete

La Estrategia 2030 para la Igualdad de Mujeres y Hombres de Portugalete, que presentamos a continuación, surge como un instrumento transformador que marca un punto de inflexión en el compromiso del municipio con la construcción
de una sociedad más justa e igualitaria. Este documento no es solo una hoja de ruta administrativa, sino la materialización de una visión colectiva que aspira a transformar las estructuras que perpetúan la desigualdad entre mujeres y hombres
en nuestra comunidad.

La Estrategia se construye sobre una sólida trayectoria de más de dos décadas de políticas municipales de igualdad, que han ido evolucionando y madurando a través de cinco planes consecutivos.