Emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna Portugaleten...

Portugaleteko Udaleko Berdintasun Saila dugu berdintasunerako udal-politika publikoak diseinatu, planifikatu, kudeatu eta ebaluatzearen arduraduna.

Bere eginkizunen artean dago berdintasunaren arloan sentsibilizatzea, informatzea eta aholkatzea, bai Udaleko politikariak eta teknikariak, bai herriko elkarte, kolektibo eta abar. Gainera, Portugaleteko biztanlerian aldaketa soziala eragin nahi du, berdintasunezko gizarte baten beharraz sentsibilizatuz, emakumeen erabateko parte-hartzea eragozten duten oztopoak kenduz eta dauden jokabide sexistak ezabatuz.

Horretarako, Portugaleteko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategia du, Sailaren lan-esparrua den dokumentua, hain zuzen ere.

Berdintasun planak

Azken urteotan nazioartean, Europan, estatuan eta tokiko mailan ere lege eta arau juridiko anitz onetsi dute helburu dutelarik emakumeen eta gizonen berdintasunaren eskubidearen aintzatespen esplizitua.  Lege eta arauok Portugaleteko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Berdintasun Planei eta 2030 Estrategiari, gaur egun indarrean dagoenari, sostengu instituzional eta araubidezko aski zabala ematen diete.

Berdintasunaren aldeko eskuliburua

Berdintasun-kanala
Bidatzenearen ekitaldi guztiak