Bidatzenea, amets moreak ehuntzen

Portugaleteko emakume guztien etxea

Zer da Bidatzenea?

Portugaleteko emakume guztiontzako eta oro har berdintasunaren alde lan egin nahi duten herritarrentzako erreferentzia izan nahi duen etxea da. Emakumeontzako informazio garrantzitsua eskuratuz, ideiak trukatuz eta elkarlana sustatuz, jabetze prozesu indibidual eta kolektiboak garatu eta sustatzeko espazioa da.

Emakumeon parte hartze aktiboa bultzatzen duen espazio seguru, irisgarri eta dinamikoa da, herriko politika publikoetan eta Portugaleteko egunerokoan ikuspegi feminista batetik eragiteko.

Formakuntza eta jabetze feministari begira pentsatutako ikastaroak dira. Adin zein jatorri guztietako emakumeon interes eta behar anitzak kontuan hartuta, ahalduntze eta jabetze prozesuak bultzatuko dituzte.

Bestelako Zerbitzu eta Baliabideak
  • Aholkularitza juridikoa
  • Liburutegi feminista
  • Ordenagailuak eskuragarri 
  • Espazioa maileguz hartu eta erabiltzeko aukera
  • Elkarlanerako eta sareko proiektuak garatzeko aukera
  • Informazio orokorrerako eta arretarako zentroa

Emakumeentzako Jabetze Eskola

Formakuntza eta jabetze feministari begira pentsatutako  ikastaroak dira. Adin zein jatorri guztietako emakumeon interes  eta behar anitzak kontuan hartuta, ahalduntze eta jabetze
prozesuak bultzatuko dituzte.

Jabetze guneak

Emakumeon autoantolakuntzaz, elkarrengandik ikasi eta elkarrekin konpartitzeko espazioak dira, saretzeko eta elkar indartzeko.

Hazkuntzari eta edoskitzeari buruzko gogoetak eta esperientziak partekatzeko espazioak
sortu ditugu, gure prozesuen jabe izateko, elkarri lagunduz.

Etxeko Txirigoteren konpainia gara, joan den ikasturteko txirigota feministen tailer
zoragarriaren ostetik sortu zena. Hileko bigarren ostiraletan elkartzen gara, 17:00etatik
19:00etara. Dibertitu nahi baduzu eta artistagintza gustatzen bazaizu, anima zaitez eta
zatoz Txirigota Feministak sortzera!

Euskara praktikatu, hitz eta barre egin nahi baina ez dakizu norekin? Bi talde osatu
ditugu eta asteazkenero elkartzen gara goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 19:00. Zatoz!

Elkarrekin ibilbidetxoak egiteko taldea sortu dugu, naturaz eta ariketa fisikoaz ere
elkarrekin gozatzeko. Lotu botak eta zatoz gurekin!

Gure helburua, talde gisa, hango eta hemengo emakumeen arteko loturak eta sareak
sortzea da. Gure ingurunean ekarpenen bat egin nahi dugun askotariko emakumeak
gara. Hileko bigarren ostiraletan elkartzen gara, 17:30ean!

Hileko bigarren astearteetan elkartzen gara 18:30ean, aurreko hilean aukeratutako liburu bati buruz elkarrizketa eta gogoeta egitera. Liburuak edonolakoak izan  daitezke; gure begirada, ordea, beta da feminista. Bat egingo al duzu gurekin?

Tailer komunitario honetan bertoko eta atzerriko emakume abeslarien eta egileen
abestiak irakurri, entzun eta kantatuko ditugu, bai eta euren ibilbidea ezagutu ere.
Hilabeteko azken ostiraletan elkartzen gara, 19:30etatik 21:00etara. Zatoz gurekin ondo
pasatzera!

Bidatzenea_EUS-CAS_2026O

Bidatzeneako egitaraua Otsaila – Ekaina 2026

Izena emateko epea urtarrilaren 31ra arte zabalik.
Otsailaren 2tik aurrera adieraziko dizugu izena eman duzun jardueran
lekurik duzun ala ez.

Participa en Bidatzenea

Bidatzenea aspira a ser un laboratorio de participación y a desarrollar un modelo propio de gobernanza para la invención de nuevas culturas participativas, promoviendo la colaboración público-social.

Si quieres aportar tu granito de arena a la igualdad y la transformación feminista,

¡Contacta con nosotras!

    Últimas noticias de Bidatzenea

    Portugaleteko XXIV. Berdintasun Jardunaldiak berriro feminismoaz gogoeta eta debatea ere egiteko lidergoaren erakusgarri

    Portugaleteko XXIV. Berdintasun Jardunaldiek, urriaren 24 eta 25ean izandakoek, aurten ere berretsi dute beren lidergoa Euskal Herriko feminismoaz hausnartzeko eta…

    Dagoeneko izena eman dezakezu Portugaleteko XXIV. Berdintasun Jardunaldietan – Urriak 24 eta 25

    IZEN EMATEA   Portugaleteko Udalak urriaren 24an eta 25ean egingo ditu XXIV. Berdintasun Jardunaldiak. Aurtengo leloa “Indarkeria berriak, betiko arrakalak”…

    EUDELen gaitzespena Irunen gertatutako emakumearen erailketaren aurrean

    EUDELek gaitzespenik irmoena azaldu nahi du Irunen izan zen emakumearen erailketaren aurrean, eta elkartasuna adierazten die biktimaren senideei eta hurbilekoei.…

    Próximos eventos de Bidatzenea
    • Eskuak argiari elektrizitate tailerra

      February 11 @ 17:00 - April 29 @ 20:00

      Eskuak oreari, eskuak autonomiari eta autokudeaketari, ESKUAK ARGIARI! Ez al dabil entxufe bat? Nahi...

    • Jar gaitezen flamenka!

      February 19 @ 10:00 - March 19 @ 12:00

      Tailer honetan flamenkoa oso modu berezian erabiliko dugu nola sentitzen garen, nola komunikatzen ga...

    • Artistaliburua: gure historia kontatuko dugu

      February 23 @ 10:00 - March 27 @ 12:00

      Tailer honetan emakumeen bizitzak, esperientziak eta jakintzak erdigunean jarriko ditugu, eta eguner...

    Canal Bidedatzenea
    [Vídeo] 1ª jornada #XVJornadasPortugalete de Igualdad. Tiempos y espacios de la violencia contra las mujeres. 4-5 Noviembre.
    Visítanos en
    • Plaza Urdibai, 6 Portugalete
    • Tel. 747 428 937
    • bidatzenea@portugalete.org