
Gure zoru pelbikoa historikoki ikusezin egin dute. Askotan, gure bizipenen une garrantzitsuenetan bakarrik jarri izan dugu arreta gorputzaren atal honetan, hala nola menarkian, lehen topaketa erotikoetan, amatasunean edota menopausian. Tailer honek gure gorputzetara hurbiltzea proposatzen du, hainbat lekutatik proposatu ere: fisioterapia, adierazpen-mugimendua, sexualitateak eta, jakina, elkartzean eta partekatzean sortzen den ikasketa kolektibotik. Espazio honen helburua ez da gorputzak zuzentzea, baizik eta gure gorputzen aniztasuna, ibilbideak eta sentierak aitortzen dituzten konexio- eta jabetze-prozesuak laguntzea.
BIDERATZAILEAK: Tinko taldea (Nathalie Bejarano Castro, Itziar Arroyo, Aida García)
EGUNAK: Astearteak, 8 saio
- Apirilak 14, 21, 28 · Maiatzak 5, 12, 19, 26 · Ekainak 2
ORDUTEGIA ETA LEKUA: 18:00-20:00, Bidatzenean
HIZKUNTZA: Gaztelanea
*”Zoru pelbikoaren indartzea” tailerrean aurretik izena eman baduzu, eta interesa izaten jarraitzen baduzu, berriz eman behar duzu izena. Plazak esleitzerako orduan, aurretik jarraian izena eman duzun aldi kopurua izango dugu kontuan



